XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Akanpada bat.

Kanpoan akanpatzean, bizitza modernoan nahitaezkotzat jotzen ditugun erosotasun horiek gabe, giza superbizimenerako funtsezkoak diren gauzak ezagutzen irakasten diete haurrei: janaria, babespea eta beroaren berri.

Beti eta edonon behar ditugu jatekoa eta ura, beroa eta babesteko aterpea.

Etxean ia ez dugu lanik egin beharrik gauza horiek lortzeko, nahiz eta ordaindu behar ditugun.

Kanpoan bizi garenean, derrigorrezkoa zaigu leku bat eskuratzea bertan babesteko eta elikatzeko janaria.

Edateko ura garrafoi handi batean daramagu, zeren eta mendian ez bait dago kanilik eta arriskutsua bait da edozein errekastotatik ura edatea.

Janaria sutan ontzen dugu, basoan bildutako egurrez eginean.

Ohartu.

1. Begira zenbat pertsona ari diren lanean afaria prestatzeko.

Nortzu ari dira sukalketan? Nortzu joan dira egur bila?.

2. Nor ari da opilak prestatzen? Zer jarri behar dute beraietan?.

3. Zertarako darabilte ura?.

(Apur bat edateko eta apur bat garbitzeko).

Ba al zenekien ura hain astuna zenik?.

4. Zenbait haur egurra biltzen ari dira.

Zuhaitzetatik eroritako adar iharren zatiak dira egurrak.

5. Zer egingo dute orain afaltzen ari direnek amaitzean?.

(Laguntzeko txanda etorriko zaie).

6. Ikusten al duzu non lo egingo duen jende guzti honek?.

Nola uste duzu lo egingo dela kanpaina-denda batean?